XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DebaBAZKIDE BERRIAK.- Zenbat eta auteskunde eta droga geyago erriyan, orduan da aurrerakada andiago abertzaletasunak.
Ziñegotzi edo kontzejalen auteskunde ondoren, sei geitu ziran.
Eta orain beste iru onek: Olabe'tar Josu, Altzibar'tar Pantzeska, eta Aizpurua'tar Andoni.
Eta onela aurrera ba'guaz, laister ipiñi biarko dogu geure Batzokian, Donosti'ko
ANTZESKILARIAK.- Gure Batzoki'ko antzeslariak zintzo eta gogor ari dira datorren iganderako lan berri eta politak ikasten.
TAMALA DA GERO AU.- Juan dan illean euki zuten zozkera edo sortiua gure Batzoki'ko sei bazkidek, eta iruri zenbaki edo numero txikia urten die, eta beste irurari aundia; eta baita emen zozkeratu zan eta atzo emen ikusi genduan Barakaldo'n bizi diran Korostola'tar Iñaki eta anaya, eta orreiri ere tamalez zenbaki txikia urten die.
EDURRA UGARI.- Juan dan larunbatetik gogor ari da edurra emengo mendietan eta baita kalian ere gogor egin du.